FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

SJC Ikastetxeak Eusko Legebiltzarrean parte hartzen du

Kurtsoa hasieratik Euskadiko Eskola Kontseiluak bultzatutako proiektuan parte hartu dugu, “Hezkuntza hobetzea: jakin, elkarrizketatu eta partekatu” goiburupean.

Proiektu honetan hainbat eskolak hartu dute parte ere Santurtzi, Urnieta eta Arabako Errioxako ikastetxeek (Bastida, Guardia eta Oiongoek) jatorritakoak.

Proiektuak aurreikusiak zituen hainbat fase igaro ostean eta hobetzeko proposamenak udaletxeetan aurkeztu ondoren, urtarrilaren 23an Legebiltzarrean entzun ahal izan dira irakasleek, familiek eta ikasleek euren lanetan garatu dituzten ondorioak.

San José – Carmelitas Ikastetxetik komisio bat Eusko Legebiltzarrara joan ginen. Bereziki hitz egin behar da Ainhoa Aguirreri buruz. Berak lehendakariordearen papera zeukan eta guztien botoak batu eta zenbatu behar zituen.

Irakasleen eta Familien ideiak entzun ziren, gero ikasleek ere euren ikuspuntua erakutsi zuten  hezkuntza hobetzeko eraz, ikasgelan eginiko lanen bidez.

Saioa bukatzeko, ikasleek konpromesuak bozkatu dute. Hona hemen boto gehien jaso dituzten hirurak:

1.- Elkar zaintzeko, inor baztertu gabe, den-denok garelako garrantzitsuak eta balio handikoak.

2.-Elkar ezagutu eta nola ikas dezakegun hobeto jakiteko, hobeto kudeatu eta gure helburu pertsonalak lortze aldera.

3.- Gure ekintzen eta ikasketa-prozesuaren gaineko ardura hartzeko.

Hurrengo link-an ikusi ahal dira egunaren argazki eta bideoak:
http://www.legebiltzarra.eus/portal/es/web/eusko-legebiltzarra/noticias-y-eventos/actos-y-eventos/-/buscador/content/pleno-especial-sobre-educacion

[:]