FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Sarrera

Prozesuaren misioa hezkuntza-komunitatearen euskararen erabilera indartzea eta sustatzea da, bai ikasgelan bai eta ikasgelatik at ere, euskararen normalizazioa lortzeko asmoz.

EKINTZAK

  1. Ulibarri programan parte hartzea: HNATak guneko Berritzegunean antolatzen diren Normalkuntza_01w mintegietara joango dira prestakuntza eta informazioa jasotzeko eta, eskolako Batzordean zabaltzeko.
  2. Urteko Planaren jardueren definizioa, kudeaketa eta koordinazioa zikloka eta etapaka. Urteko Plana Klaustroan, Eskola Kontseiluan eta Berritzegunean aurkeztu behar da.
  3. Guraso eta Ikasle Batzordeak osatzea eta beraiekin biltzea, ikasturteko jarduerak antolatzeko eta programatzeko guztien inplikazioa bultzatuz.
  4. Irakurketa Plana garatzea ondoko jarduerak burutuz: Bikoteka Irakurtzen proiektua, ikasgelako luburutegia berritzea, elkarrizketak euskal idazleekin, ipuin-kontalariak, Kontu-kontaria koadernotxoa… eta idatzizko adierazpena lantzea jarduera ezberdinei esker, bai ikasgelan bertan baita kanpoan ere.
  5. Ahozko adierazpena bultzatzeko NOLEGA programan parte hartzea.
  6. Jarduera ezberdinetan familien parte hartzea eskatzea, euskara eskolatik kanpo indartzeko asmoz: Bikoteka Irakurtzen programa (5. eta 6. mailetan), eskolaz kanpoko jarduerak, ikuskizunak (antzezlanak, jaialdiak…), telebista, irratia…     Ikasturtean gugana heldutako informazio interesgarria zabalduko dugu.
  7. Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak, IGEren, ikasleen eta irakasleen laguntzaz, kultura-ekintzakNormalkuntza_02w zein jolas-jarduerak programatuko ditu, euskararen erabilera hedatzeko: Xurrumurru-Karmelitatxu´s news aldizkaria, filmak zein antzezlanak, Euskararen Eguna, irteerak…
  8. Adostaturiko helburuak kontuan izanda, zein ekintza eta irteera burutuko ditugun euskaraz erabakitzea.
  9. Ikastetxean, Euskararen egoeraren diagnosia gauzatzea eta, ondoren, hezkuntza-komunitatearen konpromisoa berriztatzea.
  10. Webgunea eta aldizkariaren argitaratze-formatuaren gaurkotzeari esker, prozesuak antolatzen dituen ekintzen berria zabaltzea.
  11. 2014-2018 Hizkuntza Normalkuntza Proiektua lantzea.