FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Memoriaren inguruko hausnarketak

Azaroaren 10ean ospatzen den memoriaren eguna lantzeko, bigarren batxilergoko ikasleok aste batean zehar memoria historikoaren gaia landu egin dugu klasean.[:]

Momentu eta arrazoi ezberdinengatik eraildako biktimen bideo batzuk ikusi ondoren, eztabaida interesgarri bat egin genuen. Gure hausnarketak bildu eta Santurtziko Kresala aretoan beste ikastetxeekin partekatu genituen.
Gehien harritu gintuena nola biktimak euren testigantza hunkigarriak ematera austartu ziren izan zen. Jarduera honetan parte hartzea oso ideia ona iruditu zaigu, guretzat ia ezezaguna zen gai bati buruzko hausnarketa egitera gonbidatu baikaitu. Gazteok etorkizuneko gizartea osatuko dugu eta horregatik, gure iragana, batzuetan mingarria izan arren, ezagutzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu.
Bigarren batxilergoko bozeramaileak.