FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

Xedea: Nortzuk gara?

mision-vision-valoresSanturtziko San Jose ikastetxeak, itunpeko eskola katolikoak, Carmelitas Teresa de San Joseren heziketa proiektua oinarri duelarik, 2 eta 18 urte bitarteko  haur eta gazteak hezitzen ditu.

Ikasleriaren hazkundea eta heltzea dimentsio guztietan sustatzeko heziketa osoa bideratuko dugu: dimentsio soziala, dimentsio pertsonala, dimentsio ekologikoa, dimentsio traszendentala eta baloreen sustapena. Honek guztiak, giza, bizitza eta munduaren kristau ikuspuntutik abiatuta,  gizartearen hobekuntzan eta bilakaeran parte hartzeko prestatuko ditu gure ikasleak.

Horretarako, ondokoak ezinbestekotzat jotzen ditugu: irakasle eta ez irakasleen partaidetza, familiekiko harreman arinak eta gizartearekiko irekitasuna.

Ikuspegia: Nora goaz?

buscarSan Jose Ikastetxeak,  bere inguruko  gizarteari  egindako zerbitzuen kalitateagatik, erreferentzia   puntua izan nahi du. Hori lortzeko ondokoak nabarmenduko ditu:

  • Familen, ikasle-ohien  eta hezkuntza  komunitatearen partaidetza eta lankidetza.
  • Giza eta kristau baloreen sustapena.
  • Gure ikasleen maila akademikoa.
  • Irakaskuntzarako  teknologia berrien  erabilera.
  • Euskararen hizkuntza  normalizazioa eta elehirutasunaren  bultzada.
  • Aniztasun eta neurri bereziei arreta.
  • Familientzako eta ikasleentzako  arreta.
  • Gure ingurumenarekiko konpromisoa.

Balioak

puzzleKristau konpromisoa: Kristau balioak sustatzea eta ikastetxearen Pastoralaren proiektuari laguntzea.

Elkartasuna: Eguneroko elkarbizitzan elkarrekiko laguntza eta ikastetxeko jardueretan parte hartzeko konpromisoa, ororen xedeak lortu ahal izateko.

Lan taldea: Ezaguerak, esperientziak eta ideiak konpartitzeko konpromisoa, besteenganako begirunetik abiatuta, hartutako erabakiak onartuz.

Erantzikuzuna: Eskubideak onartu eta gure jardueraren inguruan sortu diren betebeharrak ondo bete.

Begirunea: Ondokoaren lekuan jartzeko gaitasuna eta hauek begirunez eta adeitasunez tratatu.

Eskertasuna: Lankideen lana onartu eta aintzat hartu.