FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Historia

historia11959an Carmelitas Teresas de San José serorek amets bat izan zuten, Santurtzin ikastetxe bat fundatzeko ideia, gure herria etorkizun lurraldea zela pentsatu baitzuten. Haien hezkuntza proiektua garatzeko erronka bat zen, leku berri batean eta errealitate berri batean. Gainera, hemen Karmengo Amarekiko debozioak tradizio handia du.

Santurtzin, 1959an Kongregazioak Murrieta Etorbideko txalet eder bat jaso zuen, ezkiz beteriko parke batez inguratuta eta alde batean gelak zituen etxetzar zahar bat zeukana. Eraikina Jesús González López de Lacalle-rena zen, apaiz ospetsua, eta bertan obra sozial garrantzitsua zuzendu zuena: Solacium Alma Mater.

01_SJC_HistoriawIrailaren 29an Carmelitas Teresas de San José seroren lehen komunitatea sortu zen. Serora hauek lehen ikasleak hartzeko prestakuntza egin zuten eta hau, hasiera guztiak bezalaxe, ez zen erraza izan.
Horrela, 1959ko azaroaren 15ean San José-Hermanas Carmelitas ikastetxea ireki zen, ikasturtea hasita egonda eta ikasle kopuru txikiarekin.

07_SJC_Historia1959-60ko ikasturtea hamar ikaslerekin hasi bazen ere, hirurogeirekin amaitu zen; eta, 1963-64ko ikasturtean 435era igo zen. Honen arabera, herriko familiek hezkuntza proiektu berri hau onartzen zuten eta haien seme-alaben heziketan eskatutako beharrak eta aukerak asetzen zuen. Lehen urte hauek erronkez eta lanaz beteta egon ziren, eskaintzen zuten heziketa erakusteko urteak, baina itxaropenaz eta ilusioz beterik egon ziren.

04_SJC_HistoriaIkasleen igoera honek eraikina handitzea bultzatu zuen, horregatik, 1963an, txaletaren ondoan, zazpi solairuko eraikin bat egin zuten, haietatik bost erabiliz.

Lekuaren handitze honek hezkuntza eskaintza ere handitzea bultzatu zuen. Horrela, 1967ko apirilean Hezkuntza Ministerioak San José ikastetxea Oinarrizko Batxilergoa emateko baimendu zuen eta 1971-72an Goi mailako Batxilergoa emateko gai zen.

09_SJC_HistoriaDena den, ikasleen kopuruak handitzen jarraitzen zuen: 1973-74ko ikasturtean 908 ikasle zeuden matrikulatuta. Orduan, gela gehiago egiteko eta hauek handitzeko premia izan zuten. Honen ondorioz, 1973an txalet zaharra bota zuten eta horren ordez lau solairuko pabilioia egin zen. 1974ko maiatzaren 19an lokal berriak inauguratu zituzten, instalazio modernoagoekin eta erabilgarriagoekin: gelak, gimnasioa, jantokiak, sukaldea, jolastoki estalia, etab.

Baina hezkuntza legeak aldatuz joan ziren, gizartea, demokratizazioaren ondorioz, aldatzen ari zen, bizitzeko modu ezberdinak bilakatzen ari ziren, eta gure ikastetxea ere aldatzen aldatzen zihoan…Horrela, lehen eskola kontseiluak egin ziren, euskararen normalizazioa bete zen, ikastetxea mistoa bihurtu zen, beste hizkuntza ereduak agertu ziren, lehen zuzendari pedagogiko laikoa izendatu zuten…

Cincuentenario2002-2003ko ikasturtean eraikin berri bat inauguratu genuen, irakasgai eta gaitasun berriak garatu ahal izateko (psikomotrizitatea, kirolak, TIC-en erabilera).

Bilakaera honek gure fundatzaileen eta Kongregazioaren izpiritu berritzaileari erantzuten dio eta honek orain garena bihurtzera eraman gaitu.