FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Gure Kongregazioa

www.carmelitastsj.org

Carmelitas Teresas de San José kongregazioa gure ikastetxearen jabea da. Kongregazio hau Teresa Todak eta bere alaba Teresa Guaschek sortu zuten Bartzelonan, 1878an. Hauek haien garaiko neska umezurtzak laguntzen eman zuten bizitza osoa, neska haientzat, ama, irakasle eta lagun bihurtu zirelarik. Horrela, neska horiek laguntzeko kongregazio erlijiosoa sortzeko ideia otu zitzaien.

congregacion1Ordutik, Carmelitas Teresas de San José serorek ume umezurtzei laguntzen diete, bizitza salbatzeko premia dagoen lekuetan daude, eta bizitza honi ebanjelioaren balioetatik abiatuta zentzu ematen diote.

congregacion2Gure xede ebanjelizatzailea eskoletan, ikastetxeetan, etxeetan, barnetegietan eta ikasle-egoitzetan burutzen dugu, eta eliza jardueretan eta obra sozialetan parte hartzen dugu.

Grand Bassam-en (Boli Kosta), Macomía-n (Mozambike) eta Latinoamerikan burutzen dugun misioan, umeen eta gazteen hezkuntzaz eta elizaren lan pastoralaz arduratzeaz gain, emakumeen osasunean, alfabetatzean eta sustapenean lan apala egiten dugu. Espainiako ikastetxeek lan horiei solidarioki laguntzen diete.

Gure munduaren ebanjelizazioa premiazkoa da guretzat. Horregatik, kristau heziketa ona eskaintzeko, fedeak bizirik irauteko, familia giro apala, solidarioa eta askea mantentzeko,  ardura daukagu, gure zentro guztietan.

cpongregacion4Gure misioa, laikoekin, eliza, erlijio eta giza komunitateekin konpartitzen dugu. Eta elkarrekin, bide ebanjelizatzailea sortzen ari gara, gure ekintza heltzen zaien guztientzat.

Carmelitas Teresas de San José Serorok anaitasunezko komunitateetan, familia giroa bizi dugu, eta Jainkoaren erreinua katekesiaren bidez, ume baztertuen babesaren bidez, eta umeen eta gazteen heziketaren bidez, zabaldu nahi dugu. Espainian, Dominikar Errepublikan, Kolonbian, Txilen, Amerikako Estatu Batuetan, Puerto Ricon, Mexikon, Boli Kostan eta Mozambiken gaude.

Eta handitzen jarraituko du…

cpongregacion3