FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Fundatzaileak

MADRES_FUNDADORAS_CASTELLANOTeresa Toda Juncosa Riudecanyesen jaio zen, Tarragonan (Espainia), 1826ko abuztuaren 19an. Hamahiru urte zituenean bere aita hil zen. Bere garaiko neskak bezala, Teresa ez zen eskolara joan. Antonio Guasch-ekin ezkondu zen 1847an. Etxe hartan bakeak 3 hilabete besterik ez zuen iraun. Tratu txarrak jasan zituen eta haurdun zegoela bere amaren etxera bueltatu zen eta 1848ko maiatzaren 28an bere alaba Teresa Guasch jaio zen. Emakume fededuna zen eta Tarragonako eliza-auzitegian banantzea eskatu zuen. Geroago, bere sorterria utzi zuen eta Tarragonara joan zen. Bere alabaren heziketan arreta handia jarri zuen eta bere bihotzean Carmelitas Teresas de San José kongregazioa fundatzearen ideia hazten ari zen. Kongregazioa 1878an fundatu zuen bere alabarekin batera, neska umezurtz eta txiroak babesteko. Bartzelonan hil zen 1898ko uztailaren 30ean.

Teresa Guasch Toda Riudecanyesen jaio zen, Tarragonan (Espainia), 1848ko maiatzaren 28an. Txikia zelarik, bere aitaren tratu txarrak jasan zituen. Kristau heziketa sendoa jaso zuen bere etxean, amama Magdalena eta ama Teresaren eskutik, eta Tarragonako Compañía de María eskolan ere bai. Irakasle titulua eskuratu zuen. 1878an, bere amarekin batera, Carmelitas Teresas de San José kongregazioa fundatu zuen Bartzelonan, neska txiro eta umezurtzak babesteko. Bartzelonan hil zen, 1917ko abenduaren 15ean.

teresa2