FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

El Pobal irteera

Pasa den asteko asteazkenean 3. mailako ikasleok El Pobaleko burdinolan egon gara. Hasiera batean irrikitan geunden leku horrek zer nolako gauzak eskaini eta irakatsi ahal zizkigun. Eta…ez da damutzekoa izan, burdina nola egiten zuten azaldu digute, baita non egiten zuten ikusi ere. Ikaragarria izan da!!

Gainera, taloa egiten ikasi dugu, bertan erabiltzen zuten errota ikusi eta gero. Hori bai…guk egindako taloa, txorizoarekin edo txokolatearekin, paregabea zegoen.

Amaieran, errementaria ikusi dugu burdinarekin lanean, honi forma desberdinak emanez; eta egun eguzkitsu eta zoragarri batean ostean, eskolara itzuli gara.

[:]