DBH 3.kurtsoko ikasle eta Dani eta Susana J irakasleek Gorbeiako Parke Naturaleko saldropoari bisitaldia egin zioten. [:]Lehenengo eta behin, Areatzan gelditu ziren (Arratia haranean) zehaztasunez parkearen ezaugarriak ezagutzeko; horretarako, Parketxean ekitaldi batzuk landu zituzten. Gero Barazar igo ziren saldroporantz ailegatzeko eta basotik bisita gidatua egin zuten, lau motatako ekosistemak behatzeko asmoz. Areatzan irteera bukatu zuten, han bazkaldu eta herriaz gozatuz buelta bat eman zuten.