Gogorarazi nahi dizuegu aurten berritasun bat daukagula. 2020/2021 ikasturteari begira, eta berrikuntzan jarraitzeko asmoz, gure uniformearen barietatea eta aldakortasuna handitu ditugu, eta nahi duten neskei prakekin janzteko aukera eman diegu, eguneroko uniformearen zati gisa.
Praka beigea da, eta jertse marroiarekin, poloarekin eta ohiko uniforme-gonaren konplementuekin konbinatu ahal izango da.