Pasaden astean esan genizuen bezala, gaur bi egun hauetan egin dugunaren berri emango dizuegu. Oso ondo pasa izan dugu hainbat jarduera egiten. Horien artean, animaliak elikatu eta haien inguruan gehiago ezagutu izan dugu. Horrez gain, ogia egiten ikasi dugu, baita haren barruan onddoak oso garrantzitsuak diren izaki bizidunak daudela ere.
Azkenik, ortuan lurra lantzen eta uhazak landatzen jardun dugu, baita zaldian ibili ere.
Gauean, lotaratu aurretik diskoteka zegoen eta oso ondo pasa izan genuen gure artean. Horrekin batera, “Zaldiak”, “Ladybag” eta “Bob Esponja” taldeak elkarlanean aritu gara ez soilik aurretik aipaturiko tailerretan, baizik eta jantokiko mahaiak prestatzen eta horren ostean, garbitzen ere.
[:]