Pasaden astetik daramatzagu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok Baratzera joateko zenbat egun falta zaizkigun kontatzen;[:]
eta jada hiru egun baino ez zaizkigu falta! Irrikitan gaude joateko, eta azaroaren 22a gertu dago. Bi egunetan zehar hainbat ekintza egiten jardungo dugu, naturaz inguraturik eta nola ez gure ikaskideekin.
Itzulitakoan kontatuko dizuegu nola pasatu dugun eta zer jarduera egin ditugun. Laster arte!